XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ireki

Ireki zaitez (Mk. 7,31-37)

Berri ona

Asko ta asko dira gizartearekin zerikusirik ez dutenak.

Adiñekoak baztertu egiten ditugu, gaisoak ez ditugu gure artean eduki nai, gaztetxoek ez dakite deus...

Zergatik baztertzen ditugu pertsonak?

Nagusiak, gaisoak, aurrak, gazteak, beltzak, atzerritarrak... ez al ditugu eskubide berak duintasunez bizitzeko?

Arazoak itzegiñez konpontzen dira.

Itzegiteko, ordea, irekiak izan bear dugu.

Urkoa onartzeko eta aren eskubideak ezagutzeko eta errespetatzeko irekiak izan bear dugu, dudarik ez.

Izketarako, noski, geure burua ongi ezagutzea bearrezkoa da.

Ezagutzen ez banaiz... zer erran dezaket?

Izketari uko egitea, adiskide, nork bere buruari uko egitea da.

Eta geure buruari uko egin ezkero, gure mundua sortzen dugu, bakarrik gelditzen gera, urkoaren bearrik ez dugu sentitzen.

Eta egoera orrek gaisotasun ugari sor ditzazke gure izatean.

Jakiña, aske gera izketaldiari baietza emateko edota ateak isteko.

Izketaldiari, itzegiteari komunikazioari baietza emateak egian eta jatortasunean bizitzeko aukera egitea erran nai du.

Errezagoa da, zalantzarik gabe, iñori ezer ez erratea.

Gure izaera, sentimentuak, kutiziak, larrialdiak, eziñak, arazoak... norbaiti kontatzea aren kontsejuak aditzeko eta onartzeko prest gaudela adieraztea da.

Eta agian, geure bizitzako zenbait joera aldatzeko eskatuko digu.

Edota, gauzak kontatzeak erabat baztertuta gelditzearen arriskua sor dezaiguke.

Eta orduan, zer?

Utzi dezagun argi ta garbi gauza bat: itzegiteak, irekiak izateak entzuten jakitea eskatzen du.

Entzutea itzegitea bezain inportantea da.

Jesus-ek gaisoari Ireki zaitez erraten dio.

Belarriak eta mingaiña dira irekiak.

Ortan bakarrik ez da geratzen Jesus, izate osoa, gizakia oso-osorik ta irikitzen dena.

Gorputz eta anima...

Beretan itsita eta iñorekin arreman jatorrik gabe bizi den gizona, gizartean besteekin elkartasunean bizitzeko gauza egiten du Jesus-en itzak.

Eta gizartean elkartasunean bizitzeko gai dena, noski, Jainkoarekin arremanetan eta elkartasunean bizitzeko gai da.

Artzalluz'tar Joxemari